Hasera Kooperazioa

Lautech Cooperation - Ordenagailuak birziklatzeko programa

Gaur egungo teknologiak abiadura handian eguneratzen direla ez da gauza berria, honela, erabiltzen ditugun ordenagailuak urte gutxiren buruan zaharkiturik geratzen dira aplikazio berrienak eragiterako garaian zailtasunak baidituzte. Programa hauek geroz eta sofistikatuagoak dira eta honen ondorioz potentzia handiagoko hardwarea behar dute modu egoki batean erabili ahal izateko.

Ordenagailu zaharkitu hauetako asko edozein bazterretan edota zakarretan amaitzen dute, honela, material informatiko kantitate handiak alferrik galtzen dira, nahiz eta probetxugarriak izan.


Lautech kooperatibak, ordenagailuen birziklapenerako programan, gizarte-ekimen honetan parte hartu nahi duten pertsona edo entitateek dohaintzitako gailu informatikoak berreskuratzeko plana aurkezten du:

  • Hardware guztia egiaztatu eta sistema eragilea eta beharrezko aplikazio guztiak instalatzen ditugu.

  • Ondoren, optimizaturiko gailu hauek irabazi asmorik gabeko elkarteetara bidaltzen ditugu, hauek behar diren lekuetara zabal ditzaten.

 

Lautech kooperatiban software askearen aldeko apustu garbia egiten dugu, GNU/linux-ean oinarrituriko sistema eragile bereziak (oso arinak) instalatzen ditugu, honek, funtzionaltasunik galdu gabe ordenagailuen bizi iraupena luzatzeko aukera ematen digu.

Iniziatiba honen bitartez errekurtso ekonomiko handirik ez duten pertsonek edota kolektiboek informazioaren mundura sartzeko aukera eskeintzen diegu.